XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

6) Zazpi izarren dirdirak danen mahaina argitzen du; honen gainean, atondurik daude zazpi erratiluak, bakoitza harmarri bana grabatua.

7) Dorrea eta Lehoia, Haritza eta Gurutzea, itxas gaineko hiru Arbolak, Lehoia eta Lilia, bi Nafarroetako Kateak, Gezidun Lehoia.

8) Euskara hilzorian dagola diote, bainan mendez mende ugaritzen da Euskaldunen kopurua.

9) Eta, Izarotik, Euskadiko zazpi leinuen arduradunei peredikatzen dizuet hizkuntzaren bizikortasunean fedea gal ez dezazuten.

10) ez eta ere Euskal Herri osoan, Baionatik Tuteraraino eta Barkoxetik Zierbanaraino, zabalduko den bere erresuman.

11) Belarririk duenak entzun beza: Zazpi dira Euskararen etsaiak, hil dedin urtearen egun guztietan ahultzen saiatzen direnok: (...).